Zozketa: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarreren irabazleak

Karkara 2020ko urt. 23a, 14:30

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek bihar eskainiko dute 'Bizi Dantza' emanaldia, Karela kiroldegian. Bi sarrera bikoitz zozkatu ditu KARKARAk, eta saridunen izen-abizenak baditugu dagoeneko.

Bihar, ostirala, Bizi Dantza ikuskizuna izango da Orioko Karela kiroldegian, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen eskutik. Hilaren 15ean jarri zuen martxan KARKARAk emanaldirako bi sarrera bikoitzen zozketa, KARKARAren laguntzaileen artean. Hala, dagoeneko baditugu saridunen izen-abizenak: Pat Cowie eta Koro Sarasola.

Sarrera bikoitz bana irabazi dute biek, eta fisikoki eskuratzeko, Karela kiroldegitik igaro beharko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide