Istripua gertatu da N-634 errepidean, Orio gainera bidean

Karkara 2020ko urt. 22a, 21:37

N-634 errepidean 14. kilometroan, Zarauzko norantzan, istripua gertatu da gaur 21:00ak inguruan. Orio gainera bidean, ibilgailu bat erreitik atera da eta pendiza jo du. Ertzaintzak erreia itxi du inguru horretan, eta txandakako zirkulazioa ezarri dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide