Urtea agurtu eta datorrenari ongietorria emateko agenda betea osatu dute Aia eta Orion

Karkara 2019ko abe. 31a, 10:30

Herriko txikientzat ekintzak antolatu dituzte urtarrileko lehen asteetarako. Ikusi hemen Aiako eta Orioko agendak osorik.

Ohiturari jarraituz San Silbestre lasterketak agurtuko du 2019.urtea. Orion, 11:30ean ikastolarik abiatuko dira haurrak eta ondoren izango da helduen txanda 12:00etan. Aian berriz, arratsaldeko 17:00etan emango diote hasiera lasterketari.

2020. urteari ongi etorria emateko agenda:

ORIO:

Urtarrilak 2, osteguna

17:00 Txurrumuskiko jolas-tailerrak HH-LH mailako haurrentzat.

19:00 Erregeen Kabalgatako entsaioa Ikastolako pergolan.

Urtarrilak 3, ostirala

20:00 "Biren" bikote akustikoaren kontzertua kultur etxean.

Urtarrilak 4, larunbata

12:00 Erregeen Kabalgatako entsaioa Ikastolako pergolan.

Urtarrilak 5, igandea

11:00 Erregeen karterua. Bizarzuri kalez kale ibiliko da, gutunak jasotzen.

17:00 Erregeen kabalgata herrian barrena. KARELA kiroldegian bukatuko da.

AIA:

Urtarrilak 2, osteguna

Haurrentzako eskulanak.

Urtarrilak 3, ostirala

16:00 eta 18:00 zinea.

Urtarrilak 4, larunbata

17:30 Tor Magoaren antzezpena

19:00 Erregeen laguntzailearen etorrera

Urtarrilak 5, igandea

16:00 zinea

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide