Gabonetan kultur jarduera zabaldu antolatu dute Aian eta Orion. Gaur, abenduak 24, bereziki, ekintzaz betetako eguna da bi herrietan. Goizean goiz hasi dira Aian Gabon eskearekin etxez etxe eta baserriz baserri. Orion ere hasi berri dira herriko gaztetxoak kalez kaleko ekitaldiarekin.
Arratsaldean, Orion, 17:30ean hasiko da martxa Arkupe elkarteak banatuko duen txokolatearekin, jarraian, Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera izango da zimitorio azpiko arkupean, bertan izango dira Basanderea, Basajaun, Mari, sorginak... eta herrian barrena ibiliko dira. Aian, berriz, arratsaldeko 18:00etan Gabon eskean ibiliko dira berriz.
Gabonetako egitaraua Orion:
Abenduak 25, ostirala
18:30 Ikatza fest Etxeluze Gaztetxean
Abenduak 26, osteguna
Ludotekako haurren irteera Ficobako jolas-parkera. Izena emateko azken eguna: abenduak 17
19:30 Erregeen Kabalgatarako izen-ematea Ikastolako pergolan.
Abenduak 28, larunbata
22:00 Benito Lertxundiren kontzertua Karela kiroldegian.
22:00 Bertsio gaua Etxeluze gaztetxean
Abenduak 30, astelehena
Gaztelekuko gazteen irteera Ficobako jolas-parkera. Izena emateko azken eguna: abenduak 27
11:00-13:30 eta 16:30-19:30 Gabonetako haur-parkea Karelan.
19:00 Erregeen Kabalgatako entsaioa Ikastolako pergolan.
Abenduak 31, asteartea
11:30 San Silvestre lasterketa, ikastola aurretik abiatuta. Haurrak.
12:00 San Silvestre lasterketa, ikastola aurretik abiatuta. Helduak.
Urtarrilak 2, osteguna
17:00 Txurrumuskiko jolas-tailerrak HH-LH mailako haurrentzat.
19:00 Erregeen Kabalgatako entsaioa Ikastolako pergolan.
Urtarrilak 3, ostirala
20:00 "Biren" bikote akustikoaren kontzertua kultur etxean.
Urtarrilak 4, larunbata
12:00 Erregeen Kabalgatako entsaioa Ikastolako pergolan.
Urtarrilak 5, igandea
11:00 Erregeen karterua. Bizarzuri kalez kale ibiliko da, gutunak jasotzen.
17:00 Erregeen kabalgata herrian barrena. KARELA kiroldegian bukatuko da.
Gabonetarako egitaraua, Aian:
Abenduak 26, osteguna
16:00 Olinpiadak eta txokolatada Gaztelekuan
Abenduak 27, ostirala
Bertso afaria.
Abenduak 28, larunbata
16:00 Futbol txapelketa eta txokolatada
Abenduak 29, igandea
16:00 - 18:00 zinea
Abenduak 30an, astelehena
17:00 - 20:00 Puzgarriak
Abenduak 31, asteartea
10:00 Aiako Auto Slaloma.
17:00 San Silbestre lasterketa
Urtarrilak 2, osteguna
Haurrentzako eskulanak.
Urtarrilak 3, ostirala
16:00 eta 18:00 zinea.
Urtarrilak 4, larunbata
17:30 Tor Magoaren antzezpena
19:00 Erregeen laguntzailearen etorrera
Urtarrilak 5, igandea
16:00 zinea