ZOZKETA

Katxiñan bi lagunentzako otordua zozkatuko dugu KARKARAn

Karkara 2019ko abe. 2a, 16:04

Katxiña upategia jatetxearen eskutik, bi lagunentzako otordua zozkatuko dugu KARKARAren laguntzaileen artean. Abenduaren 13an itxiko da parte hartzeko epea, 12:00etan.

Zozketan parte hartzeko, 688 85 96 82 telefono zenbakira deitu dezakete interesa dutenek, edota mezu bat bidali dezakete karkara@karkara.eus helbidera. KARKARAren hurrengo zenbakian eta karkara.eus web orrian argitaratuko da irabazlearen izena.

Esan bezala, KARKARAren laguntzaileentzako edota laguntzaile berrientzako zozketa izango da honakoa. Aurrerantzean maiz egingo ditugu horrelako zozketak, eta KARKARA laguntzaileak parte hartzera animatu nahi ditugu.

Oraindik laguntzaile ez direnek berriz, 688 85 96 82 telefono zenbakira deituta edota karkara@karkara.eus helbidera idatzita egin daitezke KARKARA laguntzaile. Orain artean bezala, 36 eurokoa da urteko kuota.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide