Helduei zuzendutako beldurrezko ipuin-kontaketa eskainiko du Apaxik, ostegunean Orion

Karkara

Mintzalagun programaren irekiera ekitaldiaren barruan, egingo du Apaxi ipuin-kontalariak saioa.

Apaxi ipuin-kontalari zarauztarrak beldurrezko ipuinak kontatuko ditu helduentzat, ostegunean, 18:30ean hasita, Orioko Kultur Etxean. Emanaldia Mintzalagun programaren irekiera ekitaldiaren barruan antolatu dute, eta egitasmoan parte hartzen dutenentzat ez ezik, irekia da agertu nahi duten guztientzat.

Apaxiren saioa bukatu eta gero, pintxo batzuk jateko aukera izango dute bertaratzen direnek, mintzapraktika eginez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide