18:00ak arte, aiarren %49,18 eta oriotarren %57,40 bertaratu da hautetsontzietara bozkatzera. Apirileko bozetan, Aian %56,36koa eta Orion %61,32koa izan zen parte hartzea ordu horretan, beraz nabarmen egin du behera parte hartzeak bi herrietan.
Espainiako Barne Ministerioaren datuen arabera, erkidego guztietan gutxitu da bozkalekuetara jo dutenen kopuruak. EAEn herritarren %57'60ak bozkatu du, apirilean baino 2,45 puntu gutxiago. Joera bera jarraituz, Gipuzkoan 3,22 puntu jaitsi da parte hartzea, apirileko datuekin alderatuta.