Aiarren %33,49ak eta oriotarren %42ak bozkatu dute

Karkara 2019ko aza. 10a, 15:06

14:00ak arte, %33,49koa izan da parte hartzea Aian, apirileko hauteskunde orokorretan baino sei puntu txikiagoa; apirilaren 28an, %40koa izan baitzen.

Gaur, Espainiako Gorteak aukeratuko dituzte herritarrek, eta Aian eta Orion denera 5.956  herritar daude deituta botoa ematera. Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak jakinarazi duenez, 14:00ak arte, %33,49koa izan da parte hartzea Aian, apirileko hauteskunde orokorretan baino sei puntu txikiagoa. Izan ere, apirileko deialdian, aiarren %40,62ak emana zuen botoa, 14:00etarako.

Orion ere txikitu egin da parte hartzea, baina beherakada Aian baino gutxiago antzeman dute. Orion, herritarren %42,69ak eman du botoa 14:00etarako, beraz apirilean baino puntu eta erdi txikiagoa izan da parte-hartzea. Apirilean, ordu horretarako, oriotarren %44,31k bozkatu baitzuen.

Euskal Autonomia Erkidegoan ere behera egin du parte hartzeak apirileko hauteskundeekin konparatuta. 14:00ak arte herritarren %40a gerturatu da hauteslekuetara botoa ematera, aurreko hauteskundeetan baino puntu eta erdi gutxiago. Gipuzkoa mailan ere joera bera nabarmendu dute, gipuzkoarren %39an bozkatu baitu 14:00ak baino lehen. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide