'Printze Txikia' filmarekin emango diote hasiera Zinea Familian egitasmoari

Karkara

Azaroaren 15ean emango dute lehenengo filma. Arratsaldeko 17:15etik aurrera, Orioko Galtzarri Elkartean.

Zinema Familian egitasmoa jarri du martxan Zingira Eskolak udazken-neguko arratsalde hotz eta euritsuetarako. Hilabetean behin elkartu eta "elkarrekin kalitatezko zinemaz gozatzea" da antolatzaileen helburua.

Datorren astean izango da lehenengo saioa, hilaren 15ean, ostiralarekin. Lehen filma Printze Txikia izango da, Antoine de Saint-Exupéry-ren eleberri klasikoan oinarritutako animaziozko filma. Orioko Galtzarri Elkartean izango da film ikuskizuna, arratsaldeko 17:15ean hasita.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide