Irudietan: 'Zelai'-ren omenaldian parte hartu dute Orioko eta Aiako harri-jasotzaileek

Karkara

Larunbat arratsaldean Mallabiko pilotalekuan egin zuten ekitaldia, eta belaunaldi desberdinetako harri-jasotzaileak bildu ziren. 

Larunbatean Jose Antonio Gisasola Zelai harri-jasotzaileari omenaldia egin zioten jaioterrian, Mallabian. Eguerdian, 'Zelai' liburuaren aurkezpena izan zen, Mallabiko Kontzeju Zaharrean, eta arratsaldean herri-kirol jaialdia eskaini zuten haren omenez belaunaldi desberdinetako harri-jasotzaileek. Bertan izan ziren besteak beste, Joseba Ostolaza, Aimar Galarraga, Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.a eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide