Datorren asteartean, urriaren 15ean, landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna izango da, eta Euskal Herriko landa eremuko emakumeak Durangon bilduko dira, tartean Hitzez Urola Kostako emakume baserritarren elkarteko kideak. Aurten, Emakume Nekazarien Estatutua izango dute hizpide, eta hori indarrean jartzeko egiten ari diren lanen errepasoa egingo dute jardunaldian.
Hitzez elkarteak, eskualdeko emakume baserritarrak jardunaldian parte hartzera animatu ditu.