Larunbatean, irailak 21, Alzheimer gaixotasunaren munduko eguna da. Hori dela eta Afagi Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera informazio mahaiak eta jardunaldiak antolatu ditu irailaren 13tik urriaren 25era bitartean Gipuzkoako txoko ezberdinetan.
Orion, bihar, irailak 19, osteguna, informazio mahaia ipiniko dute Alzheimerraren inguruan informazioa jaso nahi duen ororentzat, Herriko Plazan. Bestalde, urriaren 8an, Alzheimerrarekin elkar-bizi hitzaldia eskainiko dute Afagi elkarteko Antton Elosegik eta Maria Victoria Lucero psikologoak. Kultur Etxeko areto nagusian izango da hitzaldia, arratsaldeko 18:00etan.