Irailaren 14an, larunbatarekin, saguzarren bizi-ohiturak, espezie motak, elikadura, ehizatzeko eta hegan egiteko moduak, eta askoz gehiago ikasteko aukera izango da Iturraran Parketxeak antolatu duen bisitan, arratsaldeko 19:30etik 21:30era. Parketxeko inguruetan gaueko ugaztun hegalariak bilatzen hasi aurretik, Ane Caro eta Unai Baroja adituek azalpen orokorrak emango dituzte. Gerturatzen direnek, aplikazio bati esker saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean.
Plaza mugatuak daudenez, beharrezkoa da erreserba egitea 943-83 53 89 zenbakira deituta. Pertsonako 5€ balio ditu sarrera, eta lau kideen familientzako 15€.