VI. Aia-Orio Triatloi Txikia egin zuten atzo Oribarzar hondartza inguruan

Karkara 2019ko abu. 31a, 13:00

Zazpi urtetik gorako gaztetxo mordoa bildu zen Aia-Orio Triatloi Txikian.

Zazpi urtetik aurrerako haur eta gaztetxoak triatloian murgiltzeko asmoz, VI. Aia-Orio Triatloia izan zen atzo, 16:30ean hasita, Oribarzarko hondartzan. Niktri egitasmoaren barruan antolatutako kirol proban adinaren araberako distantzia osatu zituzten parte-hartzaileek.

Arratsaldeko 18:00ak aldean amaitu zen proba eta jarraian parrillada gozatzeko aukera izan zuten parte hartzaileek eta bertaratu zirenek.

Distantziak
7-8 urte (2011-2012): 50m igerian, 1000m bizikletan, 250m korrika
9-10 urte (2009-2010): 100m igerian, 2000m bizikletan, 500m korrika
11-12 urte (2007-2008): 200m igerian, 4000m bizikletan, 1000m korrika
13 urtetik aurrerakoek (>2006): 400m igerian, 8000m bizikletan, 2000m korrika

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide