Ostiral arratsaldean VI. Aia-Orio Triatloia egingo dute Oribarzarko hondartzan

Karkara 2019ko abuztuaren 28a

Triatloi txikian parte hartu nahi dutenek, egunean bertan, triatloia hasi baino lehen, izena emateko aukera izango dute.

Zazpi urtetik aurrerako haur eta gaztetxoak triatloian murgiltzeko asmoz, VI. Aia-Orio Triatloia antolatu dute ostiralerako, 16:30ean hasita, Oribarzarko hondartzan. Niktri egitasmoaren barruan antolatutako kirol proba izango da, eta adinaren araberako distantziak osatu beharko dituzte parte-hartzaileek.

Triatloi txikian parte hartu nahi dutenek, egunean bertan, triatloia hasi baino lehen, izena emateko aukera izango dute. Informazio gehiago nahi dutenek eskuragarri dute Niktri atarian

Distantziak
7-8 urte (2011-2012): 50m igerian, 1000m bizikletan, 250m korrika
9-10 urte (2009-2010): 100m igerian, 2000m bizikletan, 500m korrika
11-12 urte (2007-2008): 200m igerian, 4000m bizikletan, 1000m korrika
13 urtetik aurrerakoek (>2006): 400m igerian, 8000m bizikletan, 2000m korrika

Egitaraua:
15:00-16:00: Izen-emate berriak informazio gunean bertan egingo dira eta dortsalak banatuko dituzte.
15:30-16:15: Trantsizio-gunearen irekiera materiala uzteko.
16:30-18:00: Triatloi probak, gaztetxoenetatik hasita.
18:00: Parrillada

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide