Knidario filumeko animalia da; munduko edozein ozeanotan, ur hotzean zein epelean, itsasoaren azalean eta eremu pelagikoan bizi da marmoka. Duela bost milioi urtetik behintzat existitzen da marmoka, eta 1.500- 2.000 espezie inguru biltzen ditu. Planktonak ditu elikagai nagusi, eta mugimenduaren kontrola mugatua dute askok. Ia organorik gabeak dira, txapela eta 4- 8 garro dituzte, eta gorputzaren %95 ura dute. Milimetro gutxikoak dira batzuk, eta 40 metroko garroak dituzte beste zenbaitek. Haien garroak ukituz gero, ziztada mingarria izan dezakete oso, eta, kasu batzuetan, hilgarria ere izateraino ere euren pozoia.
Ezagun dira marmokak gizartean. Batez ere, uda iritsi eta hondartzara joateko garaia hasten denean, adi egoten dira bainulariak animalia horien inguruko albisteren bat entzuten dutenean. Haien ziztaden beldur dira, baina ez dakite askorik zergatik ugaritzen diren.
Adituak, bada, hasi dira ugaritzearen eta kostaldera geroz eta gehiagotan gerturatzearen inguruan hitz egiten.

Irakurri artikulua osorik Berria.eus-en.