III. Errementarien Ingude txapelketan parte hartuko dute Aiako eta Orioko harri-jasotzaileek

Karkara

Joseba Ostolaza Santio Errekako jaietan, Arangurenen ingudea jasotzen.

Besteak beste, Aiako Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.ak, Orioko Joseba Ostolazak eta Jokin Eizmendi zarauztarrak parte hartuko dute txapelketan.

Otxandion III. Errementerien Yungura Jasotze txapelketa jokatuko da igande arratsaldean, eta bertan parte hartuko dute Aiako Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.ak, Orioko Joseba Ostolazak eta Jokin Eizmendi zarauztarrak, Arabako txapeldun Julen Diaz Urizaharrako Okina-rekin batera.

Harri-jasotzaileek bi ingude jaso beharko dituzte; bata 139 kilokoa eta bestea 95 kilokoa. Bakoitzarekin hiru minutuko lana egin beharko dute. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide