Bision Talent egitasmoaren barruan, Zeintzuk dira talentua erakartzeko edota mantentzeko giltzarriak? jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Enpresei zuzendutako saioa izango da, eta parte hartzaileek hiru galdera izango dituzte abiapuntu, hain zuzen:
- Zure enpresa lan egiteko erakargarria dela uste al duzu?
- Zein estrategia garatzen dituzte eredu diren enpresek?
- Gure enpresetan talentua erakartzeko eta mantentzeko zein estrategia erabili ditzakegu?
Hala, galdera horiei erantzuteko asmoz, "nazioarteko zein eskualdeko jardunbide egokiak" ezagutu eta landuko dituzte jardunaldian, eta "atzerrira joan diren pertsona talentudunen bizipenak" ere mahaira aterako dituzte.
Ostiral honetan, ekainak 21, izango da saioa, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Lau orduko iraupena izango du, 09:00etatik 13:00etara.