Mintzalagun programaren ikasturte bukaerako ekitaldia izango da ekainaren 20an

Karkara 2019ko eka. 12a, 13:00

Zarauzko Modelo aretoan izango da Mintzalagun programaren 10. urteurreneko ekitaldia.

Mintzalagun programak 10 urte bete ditu Urola Kostan eta, hori ospatzeko, ikasturte-bukaerako ekitaldi berezia egingo da Zarauzko Modelo aretoan.

Ekitaldia ekainaren 20an egingo da, ostegunarekin, 19:00etan hasita. Bertara gonbidatuta daude hamar urteotan Mintzalagun programan parte hartu duten guztiak: bidelariak, bidelagunak eta antolatzaileak.

Ekitaldian hamar urteotako argazkiak erakutsiko dira, oroitzapenak gogora ekarriko dira eta sari batzuk ere banatuko dira. Bukaera emateko, luntxa izango da bertaratzen diren guztientzat

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide