Orioko Pilota Eskolako Txapelketak dozenaka gazte bildu ditu, beste urte batez

Karkara 2019ko eka. 9a, 11:04

Orioko Pilota Elkartearen eskutik, martxoan hasi zen Orioko Pilota Eskolako Txapelketa, bigarren urtez jarraian. Denak denen kontrako lehiaketa sistemaren bidez, partida ugari jokatu dituzte benjaminek zein alebinek.

Ostiralean izan ziren finalerdiak eta finalak, 17:00etan hasita, Orioko frontoian. Benjaminen mailan Andoni Aranzegi eta Amets Ergüin nagusitu ziren, eta alebinen kategorian, Ander San Sebastian eta Amaiur Sukia.

Hain zuzen, ondorengoak izan ziren finaletako emaitzak:

  • Andoni Aranzegi-Amets Erguin 16 - 14 Jokin Garmendia-Txomin San Sebastian
  • Urko Bravo-Ibai Solaberrieta 7-16 Ander San Sebastian-Amaiur Sukia

Irudiak: Orioko Pilota Elkartea

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide