Martxoan abiatu zen Ostiral Teknologikoak egitasmoa, eta ekainera arte iraungo du. Hain zuzen ere, zabalik dago ekaineko lan-saiorako izen-emate aukera. Bertan, gailu mugikorrak erabilita, edozein negozio arindu eta errentagarriagoa izateko gakoak eskainiko dira. Ekainaren 14an, ostiralarekin, izango da azken saioa, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, goizeko 10:00etatik aurrera.
Egitasmoaren helburua da eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiek (10 langile baino gutxiagokoak; 25 langile baino gutxiagokoak industria arloko enpresen kasuan) teknologia berriak euren negozioetan txertatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea.
Ekimena kokatzen da SPRIren Ekintzaile, Autonomo eta mikroenpresentzat ezarritako IKT konponbideak - Inplantalariak zerbitzuaren barruan. Doako aholkularitza zerbitzua da, eta ekimenean parte hartzeko ez da teknologia ezagutza berezirik behar.