2019ko udal hauteskundeak

Irudietan: Zabalik dira hauteslekuak, eta herritarrak hasi dira botoa ematen

Karkara 2019ko mai. 26a, 11:38

Gaurkoan hiru koloretako hautetsontziak aurkituko dituzte herritarrek mahaietan.

Goizeko 09:00etan ireki dituzte hauteslekuetako ateak Aian eta Orion, eta herritarrak pixkanaka horietara gerturatzen ari dira beren botoa emateko. Aiako hauteslekuan azaldu dutenez, goiza lasaia izan da, eta ez da aparteko ezustekorik izan.

Gaurkoan hiru koloretako hautetsontziak aurkituko dituzte herritarrek mahaietan: urdina Europako parlamenturako botoa emateko da, zuria udal hauteskundeetarako eta izokin kolorekoa Batzar Orokorretarako.

Iluntzeko 20:00etan itxiko dituzte hautetsontziak, eta botoak kontatzeko unea izango da. Europako parlamenturako botoak kontatuko dituzte lehenbizi, udal hauteskundeetakoak jarraian, eta Batzar Orokorretarakoak azkenak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide