Bihar, larunbata, Automobilismoko XII. Aiako Igoera egingo dute. Hala, 13:00etatik 20:00etara, trafikoarentzat itxita egongo da Aia eta Orio arteko bidea. Beraz, aldaketak izango dira Lurraldebus UK08 Zarautz-Aia-Orio autobusaren linearen ibilbidean; hain zuzen, kendu egingo dituzte Aia eta Orio arteko ohiko geldialdiak. 13:00etatik 20:00etara geldialdi bat egingo du Aian autobusak; Etxekon.
Informazio gehiago eskuratzeko, 944 333 333 telefono zenbakira deitu edota www.euskotren.eus web orria begiratu dezakete herritarrek.