Sare sozialei buruzko ikastaroa antolatu du UKUEk

Karkara 2019ko mai. 20a, 14:30

Prestakuntza 4 orduko saio trinko bakar batean eskainiko da, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian.

Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaro berri bat antolatu du ostiralerako. Pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako sare sozialei buruzko ikastaroa da.

UKUEtik jakinarazi dute, ikastaroaren helburu dela ekintzaileei eta enpresariei sare sozialen inguruko erabilera profesionalago bat eskaintzea. "Beti ere, marketin eta komunikazio erreminta gisa ulertuta, sare sozialen bitartez bezero berriengana iritsi eta sarean beraien ikusgaitasuna areagotu dezaten".

Prestakuntza 4 orduko saio trinko bakar batean eskainiko da, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. Maiatzaren 24an, ostiralean, izango da saioa, 09:30etik 13:30era.

Hona hemen prestakuntza saiorako prestatutako gaitegia:

  • Sare sozialetarako estrategia digitala: helburu orokorra eta helburu publikoa.
  • Sare sozial ohikoenen kontuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko gakoak.
  • Edukiak sare sozialetan: zertaz eta nola komunikatu.

Informazioa eta izen-ematea 
Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, mezua bidali daiteke jpino@urolakosta.eus helbidera, edo telefonoz deitu daiteke 943 890808 telefono zenbakira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide