Gaztelekuko jardueren barruan, Txurrumuski aisialdi elkarteak Murillo de Gallegora (Aragoi) irteera antolatu du, ekainerako. Ekainaren 24tik 26ra izango da bidaia, eta DBHko ikasleentzat dago zuzenduta. Murillo de Gallegon ekintza ugari egiteko aukera izango dute gazteek; besteak beste, paintballa, hidrospeeda, raftinga eta arroil jaitsiera.
Txurrumuskikoek izen-ematea ireki dute dagoeneko, maiatzaren 30era arte. 120 euro ordaindu beharko ditu pertsona bakoitzak, eta derrigorrezkoa da ondorengo agiriak aurkeztea:
- Ordain agiria: 3035. 0182. 15. 1820025099
- Osasun txartelaren kopia
- Sinatuta eraman behar dira izenak eta baimen-orriak