KARKARAko laguntzaile kuota kobratuko da datozen egunetan

Karkara 2019ko mai. 9a, 17:30

Laguntzaile kuota helbideratuta ez dutenak, bulegotik pasa daitezke urteko ekarpentxoa egitera.

Urtean behin KARKARAko laguntzaileek 36 euroko ekarpena egiten diote herriko aldizkari. KARKARAko zuzendaritzatik jakinarazi nahi dute, hurrengo egunetan kobratuko dela kuota kontuan helbideratuta dutenen artean. Gainontzekoak bulegotik pasa daitezke urteko ekarpentxoa egitera.

KARKARAk gogorarazi nahi du, herritarren laguntza beharrezkoa dela aldizkariak beste 30 urte bete ditzan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide