Juan Rekarte Uranga hil da goizaldean

Karkara 2019ko mai. 8a, 16:30

Juan Rekarte Aian bizi zen aspaldian. (Xabi Aizpurua)

Euskal musika klasikoaren sustatzaile lanetan aritu da aspaldian, eta aspaldian bizi zen Aian.

Gaur goizaldera, maiatzak 8, hil da Juan Rekarte Uranga familia ondoan zuela. Juan Rekarte KARKARAko lankide ohi Pat Cowieren senarra zen, eta ausArt diskoetxeko sortzailea eta burua. Euskal musika klasikoaren sustatzaile lanetan aritu da aspaldian, nola diskoak grabatzen hala kontzertuak antolatzen. Urtero-urtero, Durangoko eta Sarako euskal liburu eta disko azoketan izaten zen, ia hutsik egin gabe.

Juan Venezuelan jaio zen, Caracasen, baina izatez, Gerra Zibiletik ihes joandako familia euskaldun bateko semea zen. Aspaldian bizi zen Aian.

Joxe Feliz Azurmendi kazetariak artikulu hau idatzi du Juan Rekarteri buruz: http://www.euskalkultura.com/espanol/noticias/fallece-en-euskadi-juan-rekarte-vasco-nacido-en-venezuela-comprometido-euskaltzale-e-infatigable-recopilador-del-patrimonio-musical-euskaldun

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide