Zaralardiko kimuek bigarren egin dute Hondartza Futbol Txapelketan

Karkara 2019ko mai. 4a, 16:58

Gaur, maiatzak 4, jokatu dituzte Zarauzko Hondartza Futbol Txapelketako finalak. 10:00etan desfilea egin dute finalista guztiek, itsas pasealekuan barrena, eta 10:30ean hasi dira norgehiagokak.

LH6ko kimu mutilen finalean izan dira Zaraguetako eta Lardizabalgo ikasleak, elkarrekin. Salbatore Mitxelena Ikastolako Super Heroiak taldearekin neurtu dituzte indarrak, eta 2-0 gailendu dira zarauztarrak. Beraz, bigarren postua irabazi dute Zaralardikoek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide