Oriotik Azkoitira autokarabana egiten ari dira adinekoen egoitzetako langileak

Karkara 2019ko api. 30a, 12:24

LAB sindikatuko autokarabana Orion hasi da. (Onintza Lete)

LAB sindikatuak atzo hasi zituen aste osoko protestak, eta herriz herri geldialdiak egiten ari dira gaur goizean.12:00etan elkarretaratzea egingo dute Azpeitiko plazan, baldintza hobeak dituen lan hitzarmena eskatzeko. ELA ere protestak egiten ari da.

Borrokan jarraitzen dute adineko egoitzetako langileek. Bai ELAk, bai LABek, grebara deitu dtute. LABek atzo hasi zituen protestak, eta larunbatera arte jarraituko dute. Bihar, Maiatzak 1, ez dute greba egingo, eta Iruñera joatera deitu dute, han ospatuko baitu langileen eguna sindikatu horrek.

09:30ean elkartu dira 12 auto inguru Orion, autobide azpiko aparkalekuan, eta handik abiatu dira herriz herri eskualdea zeharkatzera. Eguerdiko 12:00etan, Azpeitian egin dute elkarretaratzea, eta horrekin amaitu dituzte gaurko protestak.

LABeko ordezkariak HITZAri azaldu dio langileak nekatuta daudela eta ez direla ari asko ateratzen grebara. Horregatik, ikusi egin behar dute hemendik aurrera zer estrategia landu. "Gu beti egon gara mahai negoziatzailean parte hartzearen alde, eta une honetan han gauden euskal sindikatu bakarra gara, gehiengoa eduki ez arren. Langileen ordezkariak garenez, uste dugu gure ardura dela han egotea, han erabakitzen direlako gauzak, kalean protestak egin arren".

Jarraitu irakurtzen Zarauzko Hitzan

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide