Alderaketa: 2016ko eta 2019ko Espainiako kongresurako hauteskundeak Aian eta Orion

Karkara 2019ko api. 29a, 13:21

2016ko hauteskundeetako datuekin alderatuz, EAJk eta EH Bilduk nabarmen egin dute gora Aian eta Orion.

Igandean Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izan ziren, eta 2016an bezala EAJ izan da alderdirik bozkatuena Aian eta Orion. Dena dela, 2016ko hauteskundeekin alderatuz hainbat aldaketa izan dira boto banaketan.

2016ko Espainiako Kongresurako hauteskundeetako emaitzekin alderatuz, Aian gora egin dute nabarmen EAJk eta EH Bilduk, lehenak 125 boto gehiago jaso ditu, eta bigarrenak 101 gehiago. PSOE ere igo egin da Aian, eta 2016an lortutako botoak bikoiztu egin ditu, 20 boto jasotzetik 44 boza jasotzera pasa da. Bestalde, Ahal Duguk beheraka nabarmena jasan du, 79 boto gutxiago jasota. 

Orion 2016ko hauteskundeetako datuekin alderatuta, nabarmen egin dute gora EAJk eta EH Bilduk, 434 eta 349 boto gehiago jaso baitituzte hurrenez hurren aipatutako alderdiek. Bestalde, behera egin du Ahal Duguk, 254 boto gutxiago jasota. 

Horrez gain, PSOEk 347 herritarren babesa jaso du, 2016an baino 161 boto gehiago jasota. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide