Urola Kostan %60,79ak eman du botoa 18:00etarako

Karkara 2019ko api. 28a, 19:03

Aian eta Orion %56,36ak eta %61,32ak eman du botoa. Oraingoz, bederatzi puntu igo da parte hartzea 2016ko hauteskundeekin alderatuta.

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen parte-hartzea igoera nabarmena izaten ari da, eta horren isla dira Urola Kostako datuak ere. Eguerdiko datuen ondotik, 18:00etan eman dituzte parte-hartzeari buruzko bigarren emaitza ofizialak, eta horien arabera, eskualdeko erroldaren %60,79ak botoa eman du ordu horretarako. 2016an, %51,58ekoa zen parte hartzea ordu horretan. Beraz, bederatzi puntu egin du gora parte hartzeak oraingoz. Eskualdean, Getariak jarraitzen du gehien bozkatu duten herria izaten: oraingoz, ia %71k eman du botoa han.

Aian %56,36ak eman du botoa, (2016an, %40,66). Orion, berriz, %61,32ak (2016an, %46,88).

Ikusi beste herrietako datuak, Urola Kostako Hitzan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide