Izena eman daiteke 10. Pala Txapelketa Herrikoian

Karkara 2019ko api. 21a, 11:17

Orioko Pilota Elkarteak antolatutako txapelketa gomazko pilotarekin jokatzen da, eta izena emateko epea astebete barru amaituko da.

Apirilaren 28rako eman beharko dute izena 10. Pala Txapelketa Herrikoian parte hartu nahi dutenek. Gomazko pilotarekin jokatzen da txapelketa hau, eta sanpedroetan izaten dira finalak.

Parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: 18 urtetik gorakoa izatea, eta gutxienez bikoteko kideetako bat Aiakoa edo Oriokoa izatea.

Horrez gain,  10 euro ordaindu behar dira, eta harremanetarako telefono zenbakia eman dute antolatzaileek: 618-95 28 44.

Txapelketan izena ematera animatu dituzte antolatzaieek herritarrak. Iaz, sei bikotek hartu zuten parte pilota lehian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide