Iritsi dira Errigorako eskariko olioak

Karkara 2019ko api. 16a, 11:53

Beste kontserbak ekainean banatuko dira

Iritsi dira KARKARAko erredakziora Errigora Kanpainan eskatutako olioak.

Gaur arratsaldean eskariaren bila etorri nahi duenak arratsaldeko 17:00ak baino lehen azaldu beharko du. Bihartik aurrera Aste Santuak direla eta KARKARAko erredakzioa itxita egongo da, beraz, olioa jasotzera datorrenak hurrengo asteartean, hilaren 23an etorri beharko du.

Bulegoko ordutegia: 09:00etatik 13:30etara eta 2:30etatik 18:00etara izango da. Baliteke tartean Kultur Etxea itxita aurkitzea, kasu horretan deitu 943 83 14 27 zenbakira eta irekiko dizugu atea.

Tanda honetan, olioak eta kamisetak soilik banatuko dira. Bestelako kontserbak, ekainetik aurrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide