Ostiralean greba egingo dute Orioko anbulatorioko lehen arreta zerbitzuko medikuek

Karkara 2019ko api. 11a, 13:06

Lehen arreta zerbitzua "gertukoa, iraunkorra, orokorra eta koordinatua" izatea nahi dute, eta horretarako, paziente bakoitzarekin denbora gehiago egotea eskatu dute.

Lanuzteak egiten ari dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun publikoko lehen arretako medikuak. Martxoaren 15ean egin zuten lehen greba eguna, eta ostiralean, apirilaren 12an, izango da bigarrena. Orioko anbulatorioko medikuek greba egingo dute, eta Aian oraindik erabakitzeke dute.

Greba eginda salatu nahi dute, krisi ekonomikoa aitzakiatzat hartuta osasun zerbitzuan egindako murrizketek lehen mailako arreta astindu dutela. Ildo horretan, nabarmendu dute zailtasun handiak dituztela eguneroko martxan: pazienteak behar bezala artatzeko denboraren murriztu delako, euren jarduna eragozten duen gehiegizko burokrazia dutelako, eta langileen ordezkapenik ez delako egiten, bereziki.

Lehen arreta zerbitzua "gertukoa, iraunkorra, orokorra eta koordinatua" izatea nahi dute, eta horretarako, paziente bakoitzarekin denbora gehiago egotea eskatu dute, baita gaixoen jarraipena beti mediku berak egitea, familia medikuen eta espezialisten arteko elkarlana hobetzea, eta gainerako osasun sareekin eta gizarte zerbitzu guztiekin batera osotasun baten parte izatea. Lehen mailako zerbitzuen kalitatea hobetzeko estrategia baten beharra ere nabarmendu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide