Mikel Markez eta Julen Alonso, Kaliforniara

Karkara 2019ko api. 10a, 13:00

Bi urtetik behin bisitatzen du Kalifornia Markezek.

Maitzaren 23an, Mikel Markez kantariak eta Julen Alonso trikitilariak Kaliforniara bidaiatuko dute bi kontzertu eskaintzera. Beraiekin batera, Kaliforniako Andrea Bidart musikaria izango dute oholtza gainean. Bi ahots, trikitia eta gitarra. 

Aurten, Kaliforniako Bakersfield hirian egingo dute Ameriketako Estatu Batuetako Euskal Etxeen topaketa, eta bertan parte hartuko dute Alonsok eta Markezek. Horrez gain, bidaia aprobetxatuko dute Los Angeleseko Euskal Etxean kontzertua emateko.

Alonsoren lehenengo aldia bada ere, Markezek ohitura du bi urtetik behin bisita egiteko bertan antolatzen duten euskal festara. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide