Ekitaldia egingo du gaur EH Bilduk kostako bost alkategaiekin

Karkara 2019ko api. 3a, 09:48

Zarautzen izango da, eta Iñaki Telleria aiarrarekin eta Anuska Esnal oriotarrarekin batera izango dira ekitaldian Getariako, Zarauzko eta Zumaiako  EH Bilduko alkategaiak, baita ahaldungai nagusia eta Espainiako Kongresurako Gipuzkoako hautagaia ere.

EH Bilduk ekitaldi politikoa egingo du gaur 19:00etan Zarauzko Merkatu Plazako goiko solairuan. Eskualde mailako ekitaldia izango da, eta bost alkategaiek hartuko dute parte: Iñaki Telleriak (Aia), Haritz Alberdik (Getaria), Anuska Esnalek (Orio), Itziar Muruak (Zarautz) eta Iñaki Ostolazak (Zumaia).

Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako ahaldungai nagusia eta Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresurako Gipuzkoako hautagaia ere biharko agerraldian izango dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide