Igandean Bi Harri txapelketa jokatu zen Zarautzen, eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a-k irabazi du bigarren aldiz. Denera, 10 harri-jasotzailek parte hartu zuten txapelketan, tartean Joseba Ostolazaren Herri Eskolako Gorka Etxeberria oriotarrak, eta Imanol Illarramendi Kortaberri eta Josu Urbieta aiarrek.
Hurrengoa da sailkapena:
- Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, 23 altxaldi
- Aimar Irigoien, 22 altxaldi
- Jexux Mari Izeta III.a, 21 altxaldi
- Imanol Illarramendi Kortaberri, 20 altxaldi
- Jokin Eizmendi, 20 altxaldi
- Xabier Peñagarikano Peña, 19 altxaldi
- Gorka Etxeberria, 18 altxaldi
- Iñigo Eizagirre Eiza, 18 altxaldi
- Sergio Mielgo, 15 altxaldi
- Josu Urbieta, 13 altxaldi