Irudietan: Hondartzako futbolaren festan parte hartu dute Orioko eta Aiako taldeek

Karkara 2019ko mar. 25a, 13:30

1.700 jokalari bildu zituen larunbatean Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketak

Larunbateko Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketako jardunaldia berezia izan zen, 1.700 jokalari inguru bildu baitziren Zarauzko hondartzan. Haurrek eta helduek parte partu zuten jardunaldian, 130 taldek hain zuzen ere. Tartean ziren Aiako Lardizabal Eskolako, Orioko Herri Ikastolako eta Zaragueta Herri Eskolako ikasleak.

Larunbatekoa inoiz Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketaren baitan antolatu den jardunaldirik jendetsuena izan zen, duela 25 urte, Guinness errekorra lortu zenen, ehun taldek parte hartu baitzuten hitzorduan. Hala ere, orduan 50 partida aldi berean jokatu zituzten, eta larunbatean bi txandatan banatuta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide