Martxoaren 8ko egitarauaren baitan, emakumeen afaria antolatu dute Balea elkartean, eta herriko emakumeak afaltzera animatu ditu Xaltxerak herriko talde feministak.
Orain arte, Kolon Txiki tabernan eman behar zen izena afarian parte hartzeko, baina taberna itxita egongo da hurrengo egunetan; beraz, asteazkena bitartean oriofeminista@gmail.com helbidera idatzi behar dute emakumeen afarian parte hartu nahi dutenek.
Afaria prestatzeko boluntarioak
Afaria emakumeena izango da, baina otordua prestatzeko gizon boluntarioak behar dituzte. Horretarako prest daude gizonek ere oriofeminista@gmail.com helbidean eman behar dute izena.