Martxoaren 1ean eta 2an ospatuko dituzte inauteriak Aian eta Orion

Karkara 2019ko ots. 26a, 09:56

Ostiralean eta larunbatean inauterietako jaiak egingo dituzte Aian eta Orion.

EGITARAUA

AIA
Martxoak 1, ostirala
- 15:00. Lardizabal Eskolako haurrak kalejiran aterako dira.
- 15:00. Mundu bat mila kolore ikuskizuna eskainiko dute ikasleek pilotalekuan.
- Ondoren, Aiako Guraso Elkarteak txokolate jana eskainiko du. 

ORIO
Martxoak 2, larunbata
- 12:00. Musika eskolako trikitilariak kalez kale.
- 14:00. Herri-bazkaria pilotalekuan. Helduen menua 18 euro, eta haurrena 12 euro. Sarrerak salgai daude kultur etxean.
- 17:00. Inauteritako kalejira burrunba elektrotxarangarekin, Bikamiotatik aterata. Euria eginez hero, Herriko Plazan egingo dute festa, kalejirarik gabe.
- 19:30. DJa Herriko Plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide