Arropa bildu da migratzaileentzat

Karkara 2019ko ots. 9a, 16:18

Herritar talde batek arropa bildu du Irungo Harrera Sareak eskatuta. Sare sozialen bitartez, neguko arropa eskatu du elkarteak; oriotar talde batek etxeko arropak bildu eta Irunera eraman ditu aste honetan. Lokala Irungo Kale Nagusiko 14 zenbakian dago, eta jendeari irekita dago astearte eta ostegun arratsaldetan, 17:00etatik 19:00etara.

Frantziako poliziak Irun eta Hendaia arteko mugan migratzaileei muga zeharkatzeko jartzen dizkieten oztopoak direla eta, Irungo Harrera Sareak han pilatzen ari direnei lagundu eta Frantziako poliziaren jazarpena salatu nahi izan du azken aste hauetan.
 
Sare sozialen bidez neguko arropa eskatu dute eta oriotar talde batek etxeko arropak bildu eta Irunera eraman ditu. Urtarrilean 215 gizonezkok, 4 emakumezkok eta 2 umek jaso dituzte arropak bertatik, eta oraindik zenbaitetan ilada handiak sortzen dira hango arduradunek esan dutenaren arabera. Gizonezkoak dira gehienak, eta argalak, horregatik eskatu dituzte, batez ere, S eta M tailak.

Norbaitek arropa eraman nahi izatera, Irungo Kale Nagusia 14ean du lokala Irungo Harrera Sareak, eta irekita egoten da astearte eta ostegun arratsaldetan 17etatik 19tara

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide