Karela Kiroldegiak ohiko eskaintzaz gain, hainbat jarduera berezi antolatu ditu otsailerako. Mozorro lehiaketa, tailerrak edota igeriketa topaketa egingo dituzte.
Tailerrei dagokionean eskiatzen lesioak saihesteko ikastarotxoak eskainiko dituzte doan bazkideentzat. Goizez edo arratsaldez izango da tailerra. Arratsaldekoa gaur bertan hasiko da 19:30an, eta bigarren saioa hilaren 18an egingo dute ordu berean. Goizeko tailerra berriz, hilaren 13an abiatuko dute 09:30ean, eta bigarren saioa otsailaren 28rako antolatu dute, 09:00etan hasita.
Bestetik, Bizkar Osasuntsua tailerra ere antolatu dute otsailaren 15erako, ostiralarekin.
Tailerren inguruko informazio osatua nahi dutenek, kiroldegiko harreran izango dute hori eskuratzeko aukera.
Ihauteriak Karelan
Horrez gain, otsailaren 16an igeriketa topaketa egingo dute Karelan, eta kiroldegiko bazkideak eta erabiltzaileak Ihauteritako giroan murgiltzeko, otsailaren 27, 28 eta 29rako mozorro lehiaketa antolatu dute.