Heltzear da otsailaren 4a, eta harekin batera, Santa Ageda Bezpera egunez kopla kantari jarduteko usadioa. Aian eta Orion Euskal Herriko ohitura zaharrari jarraipena emango diote aurten ere; baserritarrez jantzi eta makila eskuan hartuta santa eskean aterako dira haur eta gazteak astelehenean.
Aian, goiz eguerdi partean baserriz baserri ibiliko dira Lardizabal Eskolako ikasleak, 09:15etik 14:00ak ingurura arte. Eta arratsalderako ere santa eskea antolatu dute gurasoek.
Orion Zaragueta Eskolako ikasleak izango dira goiztiarrenak. 10:30ean, koplak abestuko dituzte eskolako frontoian, eta eguraldiak laguntzen badu herrian barrena kalejira egingo dute.
Orioko Herri Ikastolako ikasleak berriz, ohiturari jarraituz, iluntzean aterako dira santa eskean. 18:00etan irtengo dira Ikastola aurretik eta herrian barrena kopla kantari ibiliko dira.