Eskolarteko saskibaloiko alebinen txapelketako finalerdiak larunbatean izango dira. Orioko Herri Ikastolako bi talde eta Lardizabal Herri eskolako talde bat sailkatu dira finalerdietara.
Orioko 65, 6.mailako nesken taldeak, Orokieta B-ren aurka lehiatuko du igandeko finalerako pasea,11:00etan Zaraguetan. Orioko 52, 5. mailako mutilen taldeak Orokieta C-ren aurka jokatuko du, Orokietako frontoian. Eta Lardizabal eskolako 5.mailako mutilen taldeak Antoniano taldearen aurka jokatuko du, 10:00etan, Antoniano Kiroldegian.
Igandeko finalak, Aritzbatalden jokatuko dira. Goiztiarrenak 5. mailako mutilak izango dira eta 9:15ean jokatuko dute. Atzetik, adin bereko neskak lehiatuko dira 10:30ean. Segidan, 6. mailako neskak arituko dira nor baino nor 11:45ean eta, bukatzeko, maila bereko mutilen partidarekin txapelketako azken partida jokatuko da, 13:00etan.