Bi ikastaro antolatu ditu Udal Elkarteak lan bila dabiltzanentzat

Karkara 2019ko urt. 18a, 11:50

Lan elkarrizketak prestatzeko eta plataforma berriek nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertzeko ikastaroak antolatu ditu UKUEk langabeentzat.

Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio-zerbitzuak bi ikastaro berri emango ditu urtarrilean. Ikastaroen helburua izango da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. Ikastaroek 3 orduko iraupena izango dute eta doakoak izango dira.

LAN-ELKARRIZKETA
Lan-elkarrizketetarako entrenatzeko ikastaroa urtarrilaren 18an izango da, ostiralarekin, 09:30etik 12:30era. Gaztelaniaz izango dela jakinarazi dute udal elkartetik

CURRICULUMA HODEIAN
Plataforma berriek nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertzeko ikastaroa ere antolatu dute, urtarrilaren 25erako, ostiralarekin. Hori ere, 09:30etik 12:30era izango da, eta euskaraz eskainiko dute.

Ikastaroak Urola Kostako Udal Elkarteak laneko eta auto-enpleguko orientazio-zerbitzua eskaintzen ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren finantzaketarekin.

Horietako batean parte hartu nahi dutenek, 943-890808 telefono zenbakira deitu edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzi dezakete.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide