Urola Kostako Udal Elkartearen eskutik, 'Harakintza eta Haragikien elaborazioa' 2.mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek. Urtarrilaren amaieran hasiko da ikastaroa, eta guztira 5 hilabeteko prestakuntza jasoko dute harakintza industrian murgildu nahi duten langabeek. Ikastaroa erabat doakoa izango da.
Urola Kostako Udal Elkartetik jakinarazi dute, ikastaroan parte hartzen dutenek hainbat gaitasun eta konpetentzia landuko dituztela. Alde batetik, haragia balioesten eta zatitzen, eta haragi-produktuak eta haragi-prestakinak prestatzen eta elaboratzen ikasiko dute. Bestetik, indarrean dagoen araudi tekniko-sanitarioa betetzeko eman beharreko urratsak ere ezagutuko dituzte. Horrez gain, enpresa txiki batean haragi-produktuak merkaturatzeko gaitasunak barneratuko dituzte.
Aurreikusitakoaren arabera, urtarrilaren amaieran hasi eta 5 hilabeteko iraupena izango du prestakuntzak. Guztira, 430 orduko prestakuntza-ziurtagiria eskainiko du udal elkarteak, eta ikastaroa gazteleraz eskainiko da eta doan izango da.
Eskolak URKAIKO baserritarren kooperatibak Zestoan duen egoitza nagusian izango dira: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.
Argibideak eta izen-ematea
Ikastaroan izena eman edo informazio gehiago jaso nahi dutenek, Urola Kostako Udal Elkartera deitu (943-890808) edo osainz@urolakosta.eus helbidera idatzi dezakete.