Presoen aldeko manifestazioetarako autobusak antolatu dituzte Orion

Karkara 2019ko urt. 5a, 13:22

Orain Presoak dinamikak eta Bakegileek deituta, hurrengo larunbatean, hilaren 12an, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioak egingo dituzte Bilbon eta Baionan, eta Bilboko mobilizaziora joateko autobusak prestatu dituzte Orion. Autobusean joan ahal izateko, izena eman behar da Kolon Txiki edo Gabon tabernetan, hilaren 9a, asteazkena, baino lehen (egun hori barne).

g

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide