Ostiralean bukatuko da UKUEn enplegua sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea

Karkara

Argibideak jasotzeko harremanetan jarri behar da Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresentzako Zerbitzuarekin, 943 890808 telefono zenbakira deituta, edo enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzita.

Urola Kostako Udal Elkartearen enpleguaren sustapenera bideratutako diru-laguntza lerroan eskabideak aurkezteko epea hurrengo ostiralean, abenduaren 28an, amaituko da. Enpleguaren sustapenerako 115.000,00 euro gorde dira, eta langabeak kontratatzeko diru-laguntzak dira. Bi programa ditu diru-laguntza lerro honek:

Prestakuntza Bonoaren programa
Berrikuntza aurreratuan ikastaroa egin eta bonoa eskuratu duenen bat kontratatuz gero, diru-laguntza zuzenean eskuratuko du enpresak. Bonoa eskuratu dutenen perfilak ikusgai daude ondorengo blog-ean: https://berrikuntzarakotre4.wixsite.com/bt2018 

Diruz lagundutako kontratua izango da, gutxienez, 6 hilabetekoa, eta kontratuaren alta datak izan behar du 2018koa.

Kontratazioa+Jarraipena programa:
Kontratuak 6 hilabetekoa izan behar du gutxienez (lanaldi erdikoa edo lanaldi osokoa). Kontratu mugagabeek diru-laguntza handiagoa jasoko dute.Kontratatzen den pertsonak langabezia egoeran egon behar du diruz lagundutako kontratua egiten den unean.

Informazio gehiago
Deialdia, oinarriak eta eskabidea egiteko eredua eskura daude Udal Elkartearen webgunean: 

Horrez gain, argibideak jasotzeko harremanetan jarri behar da Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresentzako Zerbitzuarekin, 943 890808 telefono zenbakira deituta, edo enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide