Asteburuko pilota partiden emaitzak

Karkara 2018ko urr. 17a, 10:49

Pilota partidak Orioko frontoian, artxiboko argazkia.

Pasa den asteburuan Orioko Pilota Elkarteko kideek pilota partidak jokatu zituzten, eta hurrengoak dira emaitzak.

Alde batetik, ostegunean Orioko Illarramendik eta Esoainek Piña Kurdin bikotea izan zuten aurkari 3. mailako pala ligaxkako jardunaldian, eta oriotarrek 18-25 emaitzarekin galdu zuten norgehiagoka. Egun berean, neskek ere pala partida jokatu zuten Aian, Orioko taldeak (Etxegia-Urien) Aiakoa izan zuen aurkari, eta etxeko taldeak irabazi zuen, 30-16 emaitzarekin. 

Bestetik, larunbatean, Lertxundik eta Aranaldek Lasarten izan zuen partida, Intza bikotearen aurka, eskuz binaka. Orioko taldeak irabazi zuen norgehiagoka 8-22 emaitzarekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide