Aimar Galarraga bigarren Zizurkilgo Gipuzkoako Harri Handien txapelketan

Karkara 2018ko urr. 14a, 22:21

Gaur, urriak 14, historian lehenengo aldiz, Gipuzkoako Harri Handien txapelketa izan da ikusgai Zizurkilen, arratsaldeko 18.30ean. Oriotarrak bigarren postua eskuratu du, Aimar Irigoienen atzetik. Jon Unanue hirugarren sailkatu da eta Iban Ugartemendia, laugarren,

Gaur, urriak 14, historian lehenengo aldiz, Gipuzkoako Harri Handien txapelketa ospatu da Zizurkilen arratsaldeko 18.30ean. Harrijasotzaileak ondorengo erronka bete dute: 16/14 arroako (200/175 kiloko) laukizuzena altsa, ondoren 16/14 arroako (200/175 kiloko) zilindrikoa; 12 arroako (150 kiloko) kubikoa eta azkenik, 8 arroako (125 kiloko) bola.

 Bost harrijasotzailek hartu dute parte gaurko proban:

  • Jokin Eizmendi Manterola
  • Aimar Galarraga Ibarguren
  • Aimar Irigoien Jauregi
  • Iban Ugartemenida Saizar
  • Jon Unanue Alberdi

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide